ES | EU | EN
Gobierno Vasco

JANTOKIA

ARAUAK

  1. Goizaldeko eskola orduak bukatzean, kanpoaldeko atetik (jolastokira ematen duena) sartuko dira jantokia erabiltzen duten ikasleak.

  2. Jantokian lasaitasunez egon behar da: oihurik egin gabe, ogirik jaurtiki gabe, mahai-tresnekin zaratarik egin gabe etab.

  3. Norberak bere platerak hustu eta pilatuta utzi behar ditu alboko mahaiaren gainean. Gauza bera egingo da edalontzi eta pitxerrarekin.

  4. Bazkaria bukatu arte ezin da alde egin jantokitik. Hau da, postrea jan aurretik.

  5. Jantokitik ezin da janaririk atera, ezta tresneriarik ere. Arau hau ez betetzea falta oso larritzat hartuko da. Tresneriaren inbentarioan falta nabarmenak egongo balira, ordaindu egin beharko dute.

  6. Ikasleek jantoki orduetan jolastokian edo pabilioian egongo dira.

  7. Jantokira bazkaltzera ez etortzearen berri jakinarazi behar zaio arduradunari idatziz (justifikantea ekarriz).

  8. Jantokian izandako hutsegiteen berri gurasoei jakinaraziko zaie.

 
 

 Jantokiaren arduraduna: PIEDAD IDIRIN 


© Gabriel Aresti BHI
Fax: 944127500 | Fax: 944127412 | Fax: 944113337 | zuzendaritza@gabrielaresti.net 014188aa@hezkuntza.net