ES | EU | EN
Gobierno Vasco

INSTITUTUAREN HISTORIA

Gabriel Aresti Institutuko ibilbidea hasi zen 1971.ko urriaren 29an, "Instituto Nacional de Bachillerato Femenino de Txurdinaga" izenarekin. Izenak esaten duen bezala, neskeentzat baino ez zen, baina 1978. urtetik aurrera ikastetxe misto bihurtu zen.

1979. urtean Jose Irazu idazleak (Bernardo Atxaga), garai hartan institutuko euskarako irakasleak, ikastetxearen izena aldatzea proposatu zuen. Horretarako, txosten hunkigarri bat idatzi zuen klaustrorako Gabriel Arestiren bizitza eta lan idatzia goresteko.

Hasieratik hezkuntza eleanitza eskaini du, ingelesa, frantsesa eta euskara, hain zuzen ere; eta 1978. urtetik talde batzuetan D ereduan (euskaraz irakatsi bestelako irakasgaiak). Gaur egun, D ereduko institutua da, eta proiektu eleanitza ere badauka; hainbat ikaslek hiru hizkuntzetan egiten dituzte ikasketak: eukaraz, gaztelainaz eta ingelesez/frantsesez.

 

 

© Gabriel Aresti BHI
Fax: 944127500 | Fax: 944127412 | Fax: 944113337 | zuzendaritza@gabrielaresti.net 014188aa@hezkuntza.net