ES | EU | EN
Gobierno Vasco

EUSKARAREN NORMALKUNTZA

Euskara da gure hizkuntza, eta gure ikasleak Bilboko auzoetan bizi direla jakinik, Txurdinagan, Otxarkoagan, Santutxun..., ahalegin bereziak egin behar ditugu beraiek euskara ondo ikasteko eta erabiltzeko. Helburu horrekin urte asko daramagu Normalkuntza Planean sarturik, eta Euskara Batzordeak hainbat ekimen eta jarduera antolatzen ditu. Xedea da ikasleek parte hartzea eta jai giroan euskara lantzea eta erabiltzea, ikasgelatik kanpo ere bai. Ahozko hizkuntzari garrantzi berezia eman nahi diogu bai euskaran, bai lantzen ditugun beste hizkuntzetan.

Zuen ideiak entzuteko eta  elkarlanerako prest gaude,  Euskara Batzordearekin harremanetan jartzeko, hauxe da helbide elektronikoa: gabrielgaresti@gmail.com  


© Gabriel Aresti BHI
Fax: 944127500 | Fax: 944127412 | Fax: 944113337 | zuzendaritza@gabrielaresti.net 014188aa@hezkuntza.net