ES | EU | EN
Gobierno Vasco

AURKEZPENA

Gabriel Aresti institutua Bilbon, Txurdinaga auzoan, kokatuta dagoen ikastetxe publiko bat da. Bertan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoa irakasten dira.

D ereduko ikastetxea da, hau da, Euskara, euskal kultura eta euskal identitatea bultzatzen dira.

Ohiko ikasgelez gain zenbait jakintzagai bereziki lantzeko gelak ere badaude: Fisika, Kimika eta Natur-Zientziak lantzeko laborategiak; Teknologia, Marrazketa, Plastika, Musika eta Ikus-entzunezko gaiak lantzeko gelak; Gimnasioa, Pabilioia, Liburutegia, informatikako 3 gela.

Azkenik, Ekitaldi-Areto zabal batek konferentziak, hitzaldiak, antzerki emanaldiak, ikasturte amaierako jaialdiak eta abar egiteko aukera paregabea ematen du.

 

 

© Gabriel Aresti BHI
Fax: 944127500 | Fax: 944127412 | Fax: 944113337 | zuzendaritza@gabrielaresti.net 014188aa@hezkuntza.net