Hizkuntzen Trataera Bateratua

Hizkuntzak modu integratuan irakastea zenbait ebidentziaren ondorio da: alde batetik, ikasle elebidun edo eleanitzak zenbait hizkuntza eta hizkuntza horietan eskuratutako ezagutzak baliagarri dituela uneoro, bere ondare kognitibo eta emozionalaren atal gisa; bestetik, hizkuntza batean ikasitakoa besteetara transferitzen dela, eta hiztunek parte hartzen duten ingurune ezberdinetan aldi berean hizkuntza ezberdinak ageri ohi direla. Egiaztapen horien argitan, beharrezkoa da hizkuntza bakoitzean hizkuntza horri dagokiona lantzea, eta guztien artean komunean dutena partekatzea, beti ere bakoitza modu egokian erabiltzeko helburuaz.